Irudi batek mila hitz baino gehiago balio dituela esaten da askotan, eta batzuetan hala da, bai. Goiko irudia ikusita, Lars Von Trierren azken filmak zeresana emango duela ez dago ukatzerik. Irudia nahiz filmaren izenburua ezagututa, ikusmina sortu du jada proiektuak. Semea hil ondoren saminean hondoratuta dagoen bikote batek baso erdian galduta dagoen txabola batera joatea erabakitzen du. Naturarekin harreman estuan bizi, eta horrek euren bihotz nahiz harreman hauskorra osatuko dituen itxaropena dute. Naturak bere bidea jarraitzen du, ordea, eta gauzak okerrera egiten dute.
Trierrek sexuen arteko ankerkeria landu du film honetan; eta horretako, beldurrean oinarritu da. Eta zuk, ikusleak, bietako nor den Antikristoa asmatu behar duzu” esan du Meta Louise Foldager ekoizleak.
Willem Dafoe eta Charlotte Gainsbourg dira Lars Von Trier zuzendari daniarraren thriller psikologiko honetako protagonistak.
Maiatzaren 29an estreinatuko da filma. Orain, ikusi zer dagoen gure zinemetan.
Lars Von Trierrek, bere filmekin, beti sortzen du polemika, debatea edo kritika. Zinema-nortasuna bereiz bereiztua duen direktorea da. Batzuen gustukoa izango da, beste batzuena ez, baina argi dagoena da gaur egungo jenio bat dela.