“Fly me to the moon” 3 dimentsioko filmaren aurrerapena

0
Azkenaldian haurrei zuzenduriko film gutxi daude zinema-aretoetan. Une honetan, etxeko txikienen gustuko hiru film daude soilik: Hotel para perros, Más allá de los sueños eta Un chihuahua en Beverly Hills. Hala ere, hiru horietatik bat bera ere ez da animaziozko filma.

Orain jarraian aurkeztuko dizuegun 3 dimentsioko filma datorren maiatzaren 8an helduko da Hegoaldeko zinema-aretoetara. Apolo XI espaziontzia Ilargira abiatu zenean ez ziren Armstrong eta enparauak bertako bidaiari bakarrak. Hori dio behintzat, animaziozko film horrek. Nat eulia eta honen bi lagunak espaziontzian barneratuko dira eta honela hasiera emango diote abentura gogoangarriari.

2009a 3 dimentsioen urtea dela dirudi, gisa horretako zenbait film aterako baitira argitara. Iristen lehena, Monstruos contra alienígenas izango da datorren apirilaren 3an. Ondoren etorriko dira Fly me to the moon, Up eta Los mundos de Coraline. Ez itxaron gehiago eta antolatu zure aisialdia haurrak zinema-aretoetara eramateko.

Article written by

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online