Barre eginarazten artista den aktorea Mas alla de los sueños pelikulan ikus dezakegu egun zinema-aretoetan. Mexikar ederrarekin egingo duen lanean ere barrea nagusituko omen da.
Oraindik ez dute filmaren izenburua erabaki, baina zabaldu da jada argumentua: AEBetako independentziaren egunean, uztailaren 4an, berriz ere elkar ikusiko dute bost lagunek, 30 urte eta gero.
Adam Sandler eta Salma Hayekekin batera izango dira film Chris Rock (Madagascar 2 filmean ahotsa jarri zuen), Rob Schneider (Gran Stan filmean ikusi dugu berriki) eta David Spade.
Hayek Sandlerren emaztea izango da Dennis Dugan ziene-zuzendariaren lan berrian. Gidoigileak, berriz, Fred Wolf eta Sandler bera izango dira, eta udan ekingo diote grabaketari.
Please comment with your real name using good manners.