Mickey Rourke errautsetatik berpiztu dela dirudi. Epe luzez zinema munduko glamurretik urrun egon eta gero berriz ere dir-dir egiten hasi da. Nabaria da bere aurpegian 90eko hamarkadaren hasieran boxeoko profesional gisa egin zuen ibilbidea. Jada ezer gutxi gelditzen zaigu liluratu gintuen galai horretatik. Hala ere, pozgarria da berriz ere izen handiko filmetan ikustea, gaiztoarena egiten bada ere.
El luchador filmaren ondoren aktorea berpiztu egin da eta orain lan eskaintza ugari ditu. Mickey Rourken ordezkariak adierazi duenez bi aldeak ados ipini dira eta Rourkek Whiplash errusiar gaiztoaren rola beteko du “Iron Man 2” filmean. Aktoreak Mitch Glazerrek zuzenduriko Passion Plays drama independientean ere parte hartuko du. Ez da epe laburrean duen proiektu bakarra, izan ere, Sylvester Stalloneren The Expendables akziozko filmerako ere kontratatu dute eta Broken Horses produkzio indiarrean, The Informers edota 11 minutes filmeetan ere lan egingo baitu.
Mickey Rourkek Scarlett Johansson hegoafrikarrarekin bat egingo du Iron Man 2 filmean. Aski ezaguna zen Johanssonek filmean parte hartzeko zuen grina. Hasiera batean ordea, Natasha Romanoffen rola Emily Blunt aktoreari zegokion. Azken orduan agenda arazoak direla eta lana ez onartzea erabaki du Bluntek. Ondorioz, Scarlett Johanssonek Emily Bluntek utzitako hutsunea beteko du.
Please comment with your real name using good manners.