Tag Archives: nike

David Beckhamek hankaz gora jarri du Marbella

98david-770Futbol munduak nahikoa ase ez duelako edo, David Beckham futbolariak inoiz baino lan gehiago egin ditu azkenaldian moda munduan. Duela egun batzuk, Beverly Hillseko kaleetan zehar ikusi genuen, barruko arropa soilik zuela jantzita, H&M enpresaren iragarki bat grabatzen. Gaurkoan, berriz, Marbellako kaleak jarri ditu hankaz gora, Adidas kirol markarentzat lanean.

Helikopteroz iritsi da hirira, segurtasun-neurri izugarrien artean. Hiriko kale batzuk itxi behar izan dituzte iragarkia filmatzeko, eta, gainera, kazetari asko amorru biziz itzuli dira etxera, segurtasuna zela eta, ia-ia ezinezkoa izan baitzaie argazkirik ateratzea.

David Beckhamek beti jakin du nola baliatu bere itxura fisikoaz. 2003an sinatu zuen kontratua kirol markarekin, eta akordio horri esker 160 milioi dolar eskuratu zituen.

Hiria lehenago ere bisitatu du, eta bertan etxe bat erosteko asmoa duela adierazi du, baina gaurkoan Davidek ez du bertan geratzeko asmorik. Iragarkia filmatu bitartean bakarrik egongo da hirian, eta, ondoren, bere familiarengana itzultzeko asmoa du.