Tag Archives: nick jonas

Nick Jonas, maiteminduta

Nick Jonas. Argazkia: Getty

Jonas anaietan gazteena maitemindu egin dela dirudi. ‘Celebrity Vip Lounge’ web gune estatubatuarrak adierazitakoaren arabera, Stephanie Leigh Schlund aktorearekin ikusi zuten joan den astean New Yorkeko kafetegi ezagun batean. Iturri horren arabera, etengabe aritu ziren elkar besarkatzen.

Orain dela hilabete gutxi, Delta Goodrem abeslari australiarrarekin zuen harremana amaitu zuen Nick Jonasek. Albiste berri hau baieztatuz gero, Texaseko kantariak istorio hori ahaztea lortu duela esan liteke.

Konkista berriari dagokionez, ez dago datu gehiegi oraingoz. Askok esan dutenez, antza handia du Delta Goodremekin. Gaur egun, Atlantan ari da lanean pelikula batean, Kevin Baconekin batera.