Tag Archives: milla jovovich

Milla Jovovich aktorea, haurdun

residentMilla Jovovich haurdun dago berriro. 38 urteko aktoreak albiste honekin abiatu du astea. Facebook bidez eman du jakitera ama izango dela.

“Hasiera batean, Resident Evil: The Final Chapter pelikularen grabazioari aurki ekingo niola iragarri nahi nuen. Hain zuzen ere, Cape Townera bidaiatzeko irrikitan nengoela adierazi nahi nien zaleei, baina nire senar Paulek eta biok berriro haurdun nagoela jakin berri dugu”.

Bikoteak pozik hartu du albistea, dena den, litekeena da Resident Evil sagaren jarraitzaileentzat albistea hain ona ez izatea, gutxienez beste urtebete itxaron beharko baitute filmaren seigarren partea ikusteko.

Dakizuenez, Jovovich aipatutako pelikularen zuzendariarekin dago ezkonduta, eta sei urteko alaba dute.

“Pelikularen grabazioa haurra jaio arte atzeratzea erabaki dugu. Akziozko eszenak haurdun dagoen emakume batekin grabatzea ez dugu oso egokia ikusten”, diote sare sozialen bidez zabaldutako mezuan.

2002an ezagutu ziren Milla eta Paul, eta zazpi urte geroago ezkondu egin ziren. Duela gutxi Everri neba edo ahizpa bat ekartzeko asmoa zutela esan zuten. “Nire lehentasuna da, orain egiten ez baldin badut, denbora aurrera joan ahala zailagoa izango delako”, baieztatu zuen orduan.