Tag Archives: luke evans

Jon Kortajarena eta Luke Evans, bananduta

Luke Evans joins Jon Kortajarena for a lunch date **USA ONLY**

Argazkia: www.lipstickalley.com

Badirudi Jon Kortajarenak eta Luke Evansek harremana haustea erabaki dutela. Bilboko modeloa Bartzelonako 080 pasarelan ibili da egunotan, baina aktore britainiarra ez da haren ondoan egon.

Kortajarenarekin batera ez egoteko arrazoiak, ordea, ez du lan kontuekin zerikusirik. Izan ere, hainbat iturrik zabaldu dutenez (, aste batzuk igaro dira jada Kortajarena eta Evans bikote ez direnetik.

Gutxi gorabehera urte eta erdi iraun du harremanak. Egia esan, inork ez zuen ofizialki baieztatu harreman hori, baina behin baino gehiagotan ikusi dituzte elkarrekin. Dena dela, aipatu iturriek ez dute hausturaren gaineko xehetasunik eman. Zer gertatuko ote zen?

Gaztean hurbiletik jarraituko dugu berria, eta, nola ez, informazio gehiago dugunean zuekin partekatuko dugu.