Tag Archives: lentzeria

Kate Moss: biluzik jantzita baino hobeto!

Kate Moss beti izaten da modaren ikono garbia. Eskandaluak gorabehera, 36 urteko modelo britainiarra erreferentea izan ohi da moda aldizkari guztietan. Baina, oraingoan, Carey Mulligan aktoreak Ongien Jantzitako Emakumearen titulua kendu dio. Eta zer egin ote du modeloak horri aurre egiteko? Biluztu egin da!

Kate Mossek bere alderik ezkutuena erakutsi digu Valisse lentzeria marka brasildarraren bilduma berrian.

TopShop etxea utzi ostean, irudi erakargarriz betetako kanpainako protagonista izatea erabaki du Mossek eta bere jarraitzaileak (eta jarraitzaile ez direnak) aho zabalik utzi ditu.

Lepoan lumak jarrita eta parpailadun arropekin azaldu da Kate Moss eta lentzeria klasikoa eta barruko arropa sexyak aurkeztu ditu. Hain zuzen ere, Valiser Underwearrek datorren udaberrirako atera dituen arropak erakutsi dizkigu Mossek.

Argazkiak Gui Paganiniren esku geratu dira eta Londresen atera dituzte.