Tag Archives: homosexualitatea

Brad Pitten harreman bisexualak

pittHeshan “Sham” Ibrahim da aho zabalik utzi gaituen albiste honen iturria. Berorrek zabaldu du Brad Pitt aktorearen ustezko bisexualitatearen gaineko zurrumurrua, eta Vanitatis aldizkariaren bidez jaso dugu berria “Paparazzi” blogean.

“Ez dut haren sexualitateari buruz hitz egin nahi, baina zeinahi ere den, Brad Pitti gizonak ere gustatzen zaizkio. Hitz horiekin hasten da Star aldizkariari aipatu iturriak eskainitako elkarrizketa.

Argitalpenak apustu gogorra egin du informazio horren alde. Izan ere, azken alearen azalean agertu du albistea.

Shamen adierazpenen arabera, duela hamar urte hasi zen gizonekin harremanak izaten, RentBoy.com webguneraren bidez.

Besteak beste, Cameron Fox aktorearekin egon omen zen Monterreyko (Kalifornia) hotel batean. “Cameron heldu zenean, laguntzaile batekin, hoteleko logelatako batera zuzendu zen. Ziur nago Brad bertan zegoela. Elkartu zirenean, Pittek 1.000 dolar eman zizkion eta alde egiteko eskatu zion. Dirudienez, ez zuen Interneteko argazkietan ikusitako mutilaren antzik”.

Nolanahi ere, Shamek ziurtatzen du Bradek mutil bat begiz jotzen duenean dena kontrolpean izaten duela.

Aipatu iturriak eransten duenez, Angelinak badu horren guztiaren berri, eta normaltasunez onartzen du: “Angelina bera ere egon izan da emakumeekin. Horrenbestez, normala iruditzen zaio”.