Tag Archives: cristiano ronaldo

Irina Shayken eta Cristiano Ronaldoren harreman desleiala

ronaldoCristiano Ronaldo futbolariak Irina Shayk modeloari adarrak jarri dizkiola ez da zurrumurru hutsa. Hori da, gutxienez, The Sun egunkariak ziurtatu duena.

Modeloaren gertuko iturri batek ahobizarrik gabe hitz egin du futbol-jokalariaren desleialtasunei buruz. Itxuraz, ez da emakume bakarrarekin egon, alegia, Irinarekin zegoenean beste hainbat neskarekin ere oheratzen omen zen. “Orain egia dakit, eta traizionatuta sentitzen naiz. Ustezko desleialtasun baten gaineko lehen zurrumurruak zabaldu zirenean, konfidantza guztia nuen Ronaldorengan. Inozoa naiz”, aitortu zion aipatu iturriari Shaykek.

Dirudienez, eta mintzagai dugun egunkariaren arabera, Ronaldoren urtebetze-festa prestatzen ari zenean jakin zuen futbolaria adarrak jartzen ari zitzaiola. Hain zuzen, futbolariaren sakelako telefonoan ikusitako zenbait mezurengatik konturatu zen beste emakume batzurekin zegoela; Kolonbiako, Australiako eta Frantziako emakumeekin, zehazki.

Hasiera batean ukatu egin zuen beste neska batzurekin egon izana, Irinak mezuak ikusi zituela esan zionera arte. Cristianok ez zuen aitzakiarik bilatu, eta orduantxe eman zuen harremana amaitutzat Irinak.

Dena dela, harremanaren amaiera iragarri zutenean, bikoteak ez zuen arrazoirik eman. Hori bai, mutil fidel bat bilatzen ari zela esan zuen orduan modeloak.

Rihanna, Cristiano Ronaldoren atzetik

rihannacrisDuela astebete zabaldu zen berria Interneten: Rihanna, Cristiano Ronaldoren atzetik omen dabil. Hori da behintzat, elkarrekin argazki bat atera zutenetik,  etaTwitter bidez, Barbadoseko erregina Real Madrileko futbol-jokalariari eztenkadak botatzen hasi zenetik, hainbat komunikabidek esan dutena.

Astebete geroago, zurrumurrua bueltaka dabil oraindik, batez ere, txioetako batean “nire umea” deitu diolako. Zer ezkutatzen dute bi hauek? Eta zein da Irina Shayk modeloak zurrumurru horren inguruan duen iritzia?

Oraingoz ez dugu istorio honen gaineko datu gehiagorik. Argitzeke dago nola ezagutu diren, baita Cristianok mezuak erantzuten dizkion ala ez.

Lortuko al du Rihannak futbolaria gatibu hartzea? Ez izan zalantzarik hala bada, “Paparazzi” blogean informazio guztia emango dizugula.