Tag Archives: calvin harris

Taylor Swift eta Calvin Harris, elkarrekin

taylor3Duela hilabete harro esan zuen Taylor Swiftek pozik zegoela mutil-lagunik gabe. Aitzitik, 25 urteko abeslaria berriro maitemindu da, haren ingurukoek zabaldu duten informazioen arabera.

Dirudienez, kantariak aurkeztu die dagoeneko mutil-laguna hurbilekoei. Calvin Harris disko-jartzaile eskoziarra da, hain justu, Swiften lagun berria.

Orain arte hainbat mutil gazterekin lotu izan dute abeslari estatubatuarra, Harry Stylesekin edota Taylor Lautnerrekin, adibidez. Dena den, Conor Kennedyrekin zeukan harremana hautsi zuenetik ez du mutil-lagun ofizialik aurkeztu.

Gainera, bazirudien zoriontsu zela ezkongai zegoenean. Izan ere, urrian estudioko azken diskoa aurkeztu zuenean zera esan zuen: “Askatasun eta aisialdi tarte bat bizitzen ari naiz, eta horri esker familiari, nire musikari eta lagunei lehentasuna ematen diet”.

Nolanahi ere, itxura denez, Calvin Harrisi ere tarte bat gorde nahi izan dio.

Rita Ora eta Calvin Harris, bikote berria

Rita Ora eta Calvin Harris

Rita Ora eta Calvin Harris

Badirudi musikak bi artista batu dituela! Rita Ora eta Calvin Harris istorio erromantiko berri baten protagonistak dira. Albisteak ustekabean harrapatu ditu hedabideak eta bi artisten jarraitzaileak.

Izan ere, Calvin Harris Ellie Gouldingekin zegoela uste zuten askok, “I need your love” elkarrekin egindako bideoklipa ikusita. Oraingoan, behintzat, usteak erdia ustel!

Antza denez, nahiago du Rita Oraren xarma berezia. Bikote berriaren harremana Hollywooden hasi da. Abeslari britainiarraren lagunek baieztatu dutenaren arabera, Chateau Marmont hotelean zenbait hitzordu izan dituzte, Los Angelesen.

Kimika nabaria izan omen da bien artean! Zer iruditzen zaizue bikote berria?