Tag Archives: amesgaiztoa

Madonnaren amesgaiztoa

Lady Gagak poparen erreginaren papera hartzen badu Madonna ordezkatuz, Madonnak emakume zahar baten itxura hartzen badu edo bere seme-alaba malawiarren zaintza kenduko baliote, Madonnarentzat hori ez litzateke gerta daitekeen okerrena izango. Abeslari ilehoriaren amesgaiztorik okerrena marmeladazko sandwich bat jatea izango litzateke. Horrela adierazi du behintzat abeslariak, Kanadan ospatutako prentsaurreko batean.

“Edozer gauza egingo nuke nire seme-alabengatik, baina inolaz ere ez nuke Marmite sandwich bat jango” (Erresuma Batuan oso ezaguna den marmelada da), esan du artistak.

Bere alaba Lourdes ogitarteko horien zalea dela azaldu du, eta dagoeneko Madonna nazkatuta dago: “Nire alaba oso astuna dago, eta ogitartekoa probatzea nahi du”.

Dirudienez, Madonna Guy Ritchierekin ezkonduta zegoenean ezagutu zuen Lourdesek produktu hau, Londresen bizi izan ziren urteetan.

Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zirenetik Ingalaterran tipikoa den produktu hau bilatzen ari da Madonaren alaba buru-belarri.