Tag Archives: 2013

2013ko bikoteak

U138620_049Maitasun kontuak agorrezinak dira celebrity-en munduan. 2012an, bikote asko sortu ziren, eta beste asko banandu ere. Badago Kupidoren geziaren kolpea sentitu, eta 2013a maitasunez josita estreinatu duenik ere. Ikus dezagun zein izango diren 2013ko bikote entzutetsuenak.

Zalantza gabe, Blake Livelyk eta Ryan Reinoldsek osatzen dute egungo bikote ezagunenetako bat. 2011n hasi zuten euren erlazioa, eta ezkutuan izan zuten ordutik. 2013a ezkonberri hasiko dute, iazko irailean isilpeko ezkontza txiki bat ospatu baitzuten.

Maitasun gorabeheretan, Jennifer Aniston da beste protagonista bat. Justin Therouxekin dago orain, eta ezkontzekotan dago bikotea. Hau izango da, seguru asko, 2013ko notizia nagusietako bat arlo honetan.

Beraien antzera, badirudi Olivia Palermo, eta Johannes Huelb modelo alemaniarra ere aurten ezkontzekoak direla. Eta ez dira bakarrak izango: txutxu-mutxu askoren arabera, Jennifer Lopez eta 25 urteko bere mutil lagun berria, Casper Smart, ere ezkondu litezke aurten. Berdin Halle Berry eta Olivier Martinezekin. Halle Berryk bere senar ohiarekin izandako tirabirak lasaitu egin direla dirudi, eta, beraz, bikoteak ezkontzeko erabakia hartu du. Parisen izango da ospakizuna, eta maitasunaren hirian eliza bila ikusi ditugu dagoeneko.

Bikote misteriotsuen artean, Ashton Kutcher eta Mila Kunis ditugu urte hasiera honetan. Udan ikusi genituen bikotearen lehen irudiak, eta ordutik axolagabekeriaz jokatu dute, euren itxura ere zaindu gabe. 2013 hasieran, ordea, kirola egiten ikusi ditugu; batek daki nola bukatuko duten urtea.

Azkenik, Sienna Miller dugu: maitasuna bigarren aldiz aurkitu du. Jude Lawrekin erlazio gorabeheratsua izan ondoren, Tom Sturridgerengan aurkitu zuen maitasuna, eta alaba bat dute dagoeneko, Marlowe. Badirudi 2013ak zoriona besterik ekarriko ez diela. Ikus dezagun horrela den.