Jennifer Aniston banandu egin da

jennifer-anistonJennifer Anistonek aho zabalik utzi zuen mundu erdi ezkondu zenean; hots, iazko abuztuaren 5ean. Dena den, badirudi ‘The Leftovers’ telesaileko Justin Theroux aktorearekin zuen harremana ez zela zirudien bezain polita. Izan ere, zazpi hilabeteren ostean, antza, harremana hausteko erabakia hartu dute.

Hori da, bederen, In Touch aldizkariak zabaldu duen informazioa. Itxura denez, bakoitza bere aldetik dabil azkenaldian, eta banaketa tramiteak hasi dituzte.

Duela gutxi Therouxen lagun batek esan zuenez, bikotea ez da inoiz ados jartzen. “Ez dute elkarrekin zenbat denbora igaro behar duten adosten, ezta non bizi behar diren ere. Anistonek nahiago du Los Angeles, baina Therouxek Manhattan maite du”, adierazi zuen. Iturri berberak erantsi zuen Justin ezkongai egoteko jaioa dela.

Nolanahi ere, bi aktoreak bizkiak adoptatzeko asmoz zeuden, eta bi hilabeteren buruan izan behar zituzten etxean. Hala eta guztiz ere, haien arteko liskarren ondorioz, bertan behera utzi dute guraso izateko plana.

Zurrumurruak zurrumurru, oraindik bikoteak ez du baieztapen ofizialik eman.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *