Zergatik partekatzen ditu Xabi Alonsok ‘Pocoyo’ren bideoak?

xabi-alonso-efe_foto610x342Xabi Alonsoren alabak nahasmena eragin du futbolariaren Twiterreko jarraitzaileen artean. Izan ere, bi urte dituen Emmak ‘Pocoyo’ren bideo bat partekatu du Bayern taldeko erdilariaren Twitterrean.

Hala, Alonsok dituen ia 10.000 jarraitzaileei iritsi zaie etxeko txikienaren argitalpena. Nola ez, horrek ezustean harrapatu ditu jarraitzaileak, eta denetariko txantxak egin dizkiote. Baten batek mozkortuta ote dagoen ere galdetu dio, aipatu marrazki bizidunen txioa ikusitakoan.

Nolanahi ere, okerrak zuzentze aldera, futbol-jokalariak berehala eman die jarraitzaileei jazotakoaren azalpena.

Zalantzarik gabe, pasadizozko argitalpenaren harira jasotako iruzkinen artean, Jose Maria Castillejorena (‘Pocoyo’ren egilea) izan da sonatuena, Xabi Alonsori eskerrak eman baitizkio ‘Pocoyo’ren ikuskizunari emandako babesagatik eta alabak bidalitako txioa ez ezabatzeagatik”.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *