Taylor Swift eta Calvin Harris, elkarrekin

taylor3Duela hilabete harro esan zuen Taylor Swiftek pozik zegoela mutil-lagunik gabe. Aitzitik, 25 urteko abeslaria berriro maitemindu da, haren ingurukoek zabaldu duten informazioen arabera.

Dirudienez, kantariak aurkeztu die dagoeneko mutil-laguna hurbilekoei. Calvin Harris disko-jartzaile eskoziarra da, hain justu, Swiften lagun berria.

Orain arte hainbat mutil gazterekin lotu izan dute abeslari estatubatuarra, Harry Stylesekin edota Taylor Lautnerrekin, adibidez. Dena den, Conor Kennedyrekin zeukan harremana hautsi zuenetik ez du mutil-lagun ofizialik aurkeztu.

Gainera, bazirudien zoriontsu zela ezkongai zegoenean. Izan ere, urrian estudioko azken diskoa aurkeztu zuenean zera esan zuen: “Askatasun eta aisialdi tarte bat bizitzen ari naiz, eta horri esker familiari, nire musikari eta lagunei lehentasuna ematen diet”.

Nolanahi ere, itxura denez, Calvin Harrisi ere tarte bat gorde nahi izan dio.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *