Leire Martinez ezkondu egin da

leireLa Oreja de Van Gogh taldeko Leire Martinez abeslaria eta Jacobo Bustamante asteburuan ezkondu dira Donostiako Gros auzoan dagoen San Ignacio elizan, El Diario Vasco egunkariak zabaldu duenez.

Urtebete daramate elkarrekin Errenteriako kantariak eta larunbatera arte haren mutil-laguna zenak. Aurretik, Tierra de lobos telesaileko Antonio Velazquez aktorearekin harreman luzea izan zuen Leire Martinezek.

Duela hilabete batzuk aurreratu genizuenez, apirilean New Yorken eman zuen ezkontzeko hitza bikoteak.

Hainbat iturrik zabaldu dutenez, bat-bateko maitemina sortu zen haien artean, elkar ezagutu zutenean. Birako kontzertuetara laguntzen zion orduan Jacobok Leireri, eta, denbora gutxian, maitasuna piztu zen haien artean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *