Angelina Jolie eta Brad Pitt ezkondu egin dira

bradBederatzi urteko harremana sendotu nahian, ezkontzeko erabakia hartu dute Angelina Joliek eta Brad Pittek. AP albiste agentziako iturriek jakitera eman dutenez, bikotea pasadan asteburuan ezkondu zen Frantzian (Chateay Miraval).

Duela bi urte ezkon-hitza eman zutenetik, etengabe zabaldu dira ustezko ezkontza baten gaineko zurrumurruak, eta badirudi azkenik berba bete dutela.

Maiatzean Joliek adierazi zuenez, une egokiaren zain zeuden. Iaz, hainbat ebakuntza egin zizkioten aktore ezagun honi, eta denbora batez ez zen ezkontzari buruz hitz egin. Dena den, duela gutxi, ezkontza gertu egon litekeela adierazi zuen Angelina Joliek: “Bai, ezkondu egingo gara. Aurreikusita dugu”, esan zuen elkarrizketa batean.

Dirudienez, bikotearen seme-alabak irrikaz zeuzen gurasoak ezkontzeko, eta haiek omen zebiltzaten zeremonia prestatzen.

Azkenik, 2008tik aldiro bizitoki duten Chateau Miravalen ezkondu dira. 35 logela ditu etxeak eta kapera ere badauka.

Ezkondu ostean, Maltara abiatu zen bikotea, By teh Sea pelikula grabatzera, Times of Malta egunkariak argitu duenez. Bi aktoreak hegazkin pribatu batean iritsi ziren Maltara.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *