Rihanna, haurdun?

Rihannaren eta Chris Brownen arteko harremanak gorabehera ugari izan ditu. Argazkia: IMDb

Rihannaren eta Chris Brownen arteko harremanak gorabehera ugari izan ditu. Argazkia: IMDb

Martxoaren 8an abiatu zuen Rihannak Diamonds World Tour bira Estatu Batuetan. Aste batzuk baino igaro ez diren arren, kontzertuetako batzuk bertan behera utzi ditu Barbadosekoak: martxoan, Bostoneko eta Baltimoreko hitzorduak, eta, apirilean, Houstonen eta Dallasen eskaini beharreko emanaldiak. Dirudienez, laringitisak galarazi dio izarrari taula gainera agertzea, baina bestelako zurrumurru bat ere zabaldu da: haurdun dagoela, alegia.

Harremanak gorabehera ugari izan dituen arren, Chris Brownekin jarraitzen du egun Rihannak, eta bera jartzen dute umearen balizko aitatzat zurrumurruak zabaldu dituzten gehienek. Kontuak oihartzun handia izan du azken egunotan, baina abeslariaren ingurukoek ezeztatu egin dute. Hollywoodlife-k abeslariaren hurbileko lagun baten adierazpenak argitaratu ditu, eta azaldu duenez, gaixo dago: “Badakit ez dela arrazoi ona, jendeari drama gustatzen baitzaio. Haurdunaldia, bestalde, albiste ona izango litzateke askorentzat, baina ez, ez dago haur baten zain!”, gaineratu du aipatutako lagun honek.

Denboraren poderioz jakingo dugu zurrumurru hauek zer duten egiatik. Ea Barakaldon maiatzaren 26an eskaini behar duen kontzerturako arazorik ez duen…

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *