Jennifer Lopez eta bere komunen bitxikeriak

Estatubatuar izarren xelebrekeriak oso ezagunak dira egun, baina ohikoa da oraindik ere harrituta geratzea horien bitxikeriak entzunda. Honako honetan, Jennifer Lopezen txanda da; izan ere, ez omen da komun batean esertzen bere tapa berezia jarri gabe.

Jennifer Lopez. Argazkia: Getty

The Sun egunkariaren esanetan, abeslariak ez du bere atzealdea komun batean jesartzen aurretik bertan bere “eserleku babeslea” jarri ezean, bakteria edo germenik ez hartzeko.

“Jennifer garbitasunaren zale amorratua da, eta ez du bere ipurdia komun batean jartzen, aurretik komun guztietara egokitzen den bere eserleku babeslea jarri ezean”, The Sun egunkariaren arabera.

Ben Affleck aktoreak oparitu omen zion aulki eramangarri hori haren senargaia zenean, munduan zehar egiten zituen biretan erabiltzeko. Eserlekuak 105.000 dolarreko balioa omen du, errubiak, zafiroak, perlak eta diamante bat dituelako txertatuta.

Gizaki arruntoi opari bitxia iruditu arren, Benek honakoa esan omen zion lagun bati:”Jennifer nire printzesa da, eta onena merezi du, baita komunean dagoenean ere”.

Zer pentsatuko du horretaz artistaren egungo bikotekideak, Casper Smartek? Antzeko opariren bat emango al dio?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *