Demi Moore eta Christina Aguilera, txanpon beraren bi aldeak

Zalantzarik gabe, Demi Moore ez da garai onak pasatzen ari. Ashton Kutcherrengandik banandu zenetik ez du bururik altxatzen.

50 urte betetzear dela, itxura gaztea eta gorpuzkera ederra mantentzen du, edonoren ametsa. Hala ere, egun hauetan ohi baino argalago eta itxura eskasagoarekin dago. “Bizitzaren amaierara heldu eta maitatua izatea merezi ez dudala sentitzeak beldurtzen nau”, aitortu du aldizkari batean. “Abandonatua izateak” beldurrik ez ziola ematen aitortu du, eta senar gaztea desleiala izan zenetik, “gerlari baten energia” sentitzen omen du. Ez die utziko “iraganeko zauriei” etorkizuna baldintzatzen.

Bere gorputzari dagokionez, “maitasun eta gorroto harremana” duela onartu du. “Oso argal” dagoela adierazi du baina “bakean” sentitzen da bere gorputza “etsai bati bezala” begiratzen ez dionean. Norbere gorputza onartu beharra baitago.

Beste muturrean dago Christina Aguilera. Urrun geratzen da Dirty bideoklip polemikoa (batzuentzat historiako beroena), ring batean arropa gutxirekin borrokan ageri zena. Urteekin eta haurra izan zuenetik kiloak irabazten joan da, baina pozik ageri da bikotekide berriarekin. “Maite dut nire gorputza eta nire mutil lagunak ere bai”, adierazi du bere biribilguneak harro erakutsiz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *