Rihannak urte berriari hainbat desio eskatu dizkio

2012 urtea hasi besterik ez da egin, baina Rihannak argi asko dauka zer nahi duen urte honetan: “Kilo batzuk galdu, mutil laguna aurkitu eta dirua egin”.

Ezer falta ez zuela uste genuen arren, dirudienez, ez da horrela. “Umbrella” eta “We Found Love” abesti arrakastatsuen egileak gauza horiek guztiak eskatu ditu.

Gainera, Rihanna arduratuta omen dago urte berria heltzean muxu samur eta maitekorra emateko inor ez zuelako ondoan izan. “Libre” dago, beraz, Barbadosekoa, eta zoriontsu egingo duen mutil lagunaren bila ari da. Hautagarik seguru ez zaiola faltako.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *