Miley Cyrus: “Titiak hazi egiten zaizkit”

Aurreko astean Miley Cyrus eskote ikaragarriarekin azaldu zen eta haren bularrek denon arreta erakarri zuten. Naturalak ote dira edo operatutakoak? Naturalak ezin direla izan, adierazi dute aditu batzuek.

Orain dela hilabete gutxi Twitter bidez “gizen” deitzen ziotenei aurre egin behar izan zien eta orain, berriz, titien operazioa gezurtatu du sare sozialean: “19 urte ditut. Titiak hazi egiten zaizkit”.

Hori ez da izan, ordea, Hanna Montana ohiak Twitterren gai horretaz idatzi duen bakarra. Zurrumurruen aurrean, bere edertasuna ebakuntza-gelatik pasatu gabe lortu duela berretsi du: “Eskerrik asko laudorioengatik baina txiki hauek nireak dira. Politak izateko ez dute faltsuak izan beharrik”. Hori da eta!

Adituen esanetan, “bere bularrak politak eta biribilak dira; operatuak dirudite”. “Bolumenean arreta jarriz gero, handitzeko inplanteak jarri dituela ikusten da”.

Zeinek dio egia, Mileyk edo adituek? Argazkiak konpara itzazu; ezkerrekoa joan den udakoa da eta eskumakoa igande honetakoa.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *