Argal egoteaz nazkatuta dago Scarlett Johansson

Hollywoodeko edertasun kanonak betetzeko gogor egiten du lan Scarlett Johanssonek. Hala ere, gizarte moldeak hautsi eta eder mantentzeak eskatzen duen diziplina utzi nahi du.

Aktoreak argal egoteko egin beharreko lanak “gorroto” dituela adierazi du; baita zer egin eta jan behar duen agintzeak. Gaur egungo arau estetikoak betetzeak lan handiegia ematen dio Scarletti.

“Ariketa asko egin eta ondo jaten dut, baina noizean behin gozatzea ere gustatzen zait. Botila erdi ardo edan nahi badut, ez dut kalorietan pentsatzen”, aitortu du 27 urteko aktoreak.

Lanak, ordea, sasoiko egotera behartzen du: “Lanean ari naizenean goizeko lauretan esnatzen naiz egunero hiru orduz entrenatzeko. Horretaz gain, ezin dut edan diziplina nazkagarria jarraitu beharra dudalako”.

Dena den, ez da ariketa fisikoa bakarrik Scarlett gogaitzen duena. Ilea tindatzea ere ez zaio gustatzen: “Ilea ez dut berriro gorriz tindatuko. Mantentze lan asko eskatzen du eta ez dut ile-apaindegira joan nahi egunez egun, usaina gorroto baitut”.

Badirudi aktoreak ez duela nahi eder izateko gehiago sufritzerik; naturaltasuna eta erosotasuna nahiago ditu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *