Shakirak look berria dauka

Adats luzearekin aspertuta, Shakirak itxura aldatzea erabaki du. Negua ilea biltzeaz eta korapiloez kezkatu gabe pasatu nahi du eta, horretarako, ile motzaren aldeko apustua egin du.

Piqueren neskalaguna Twitter bidez jarraitzen dutenak izan dira lehenak orrazkera berria esklusiban ikusten, ile-apaindegitik irten berritan. Adats motza eta “Rabiosa” bideoklipean erakutsi zuen antzerako kopeta-ilea darama.

Agian hura filmatzeko lanetan erabaki zuen ile luzea moztea, izan ere, urte askoan eraman duen arren, dagoeneko higadura zantzuak zituen. Hala ere, ez dirudi ile beltzaz ikusteko unea iritsi denik; platino tonuz tindatu baitu berriro.

Abeslari kolonbiarrak fuksia kolorez margotutako ezpainekin konbinatuta estreinatu du look berria. Shakirak ez ditu denboraldi honetako azken edertasun joerak ahazten.

Orain dela gutxi Kate Perry ikusi genuen estilo horrekin eta orain Shakiraren ordua da: gaztea, ausarta eta erosoa; emakumeen artean arrakasta izaten dabilena.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *