Adeleren lagunek kontzertuetako sarrerak erosi egin behar izaten dituzte

Musika munduako gailurrera heltzen den lagunik ez du jende askok. Zorte hori ez dugunok biretan musikari ospetsuarekin batera joaten imajinatzen dugu gure burua, kontzertuetara doan sartzen, VIP guneaz gozatzen… Hala ere, Adeleren lagunek ez dute horrelakorik egiten. Ez da, ordea, abeslaria zuhurra delako, guztiz alderantziz baizik.

The Smoking Gun webguneak abeslariaren bitxikeriak argitaratu ditu eta harrigarrienetakoa bere eskaeretako bat da: kontzertuetan gonbidatuen listarik eta VIP pertsonarik ez egoteko eskatzen du.

Denek, baita bere lagun eta familiako kideek ere, gutxienez 20 euro ordaindu behar izaten dituzte abesten ikusteko. Arrazoia ez da diru gehiago irabaztea, ordea, sarrera horiekin bildutakoa Sands gobernuz kanpoko erakundeari ematen dio. Erakunde honek, haurra hil zaion jendeari laguntzen dio.

Bestelako eskaeren artean, nola ez, janari bereziarena ere badago. Sandwich egin berriak betiko kontua dira, banaka paketetan sartuta eta tomate, ozpin, txile edo zitriko gabe. Txokolatinak ere ezin dira falta bastidoreetan.

Giroa berotzeko, bi ardo botila eskatzen ditu eta garagardo europarra (amerikarrik ez du nahi), dozena bat botila. Adeleren aldagelan tabakoa (Marlboro Gold markakoa) eta metxero bat ere behar ditu. Hala ere, egin berri dioten eztarriko ebakuntzaren ostean, ez dakigu ea ahotsa arriskuan jartzen jarraituko duen erretzen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *