Madonnaren alaba, amaren jokaerarekin lotsatuta

Gurasoen jokaerak seme-alabak lotsatzen ditu, nahiz eta guztiz zuzen eta normala izan. Hala ere, hamabost urte izanez gero eta amak zu baino urte gutxi gehiagoko mutil-lagunak izaten baditu, jasanezina bihur daiteke sentimendu hori. Lourdes Mariari, Madonnaren alabari, hori gertatzen zaio prentsa estatubatuarraren arabera.

National Enquirer astekari sentsazionalistak esaten duenez, Lourdesek lagunei kontatzen die bere ama “gainerakoen amen bezalakoa” izatea gustatuko litzaiokeela. Ulertzekoa da Madonna haren klase kideen antzera janzten dela ikusita. Lourdesi ez zaio gustatzen bere lagunek amaren jokaeraren inguruan bromak egitea. Amak zitak bere adineko gizonekin izatea nahi duela adierazi du artikuluak. Elkarrekin lehiatzen ote dute Lourdesek eta aitaordeak Facebooken lagun gehien izateko?

Madonnaren janzteko moduak eta konkista gazteen inguruan komunikabideetan hitz egiteko erak sutan jartzen dute alaba. Familiaren gertuko informazio iturri batek esaten duenez, “alaba ama baino helduagoa da”.

Orain dela urtebete inguru hasi ziren elkarrekin Poparen Erregina eta Brahim Zaibat, 24 urteko dantzari frantziarra. Badirudi familiara eginda dagoela, izan ere, askotan agertu izan da Madonna eta bere seme-alabekin batera. Abeslaria baino 27 urte gazteagoa da baina ez dirudi asko axola dionik: “Madonna beste edozein emakume bezalakoa da, ikaragarri ospetsua, baina emakume bat”. Musulmana da Brahim eta hori ere ez da oztopo harremanean, nahiz eta Madonna, Kabala delako judaismoko adarraren jarraitzailea izan. Dantzaria bere txikitako auzoko ezagunena bihurtu da: “lagunak amaren etxera joaten dira argazkiak atera eta txutxu-mutxuen berri izateko”.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *