Ospetsuen fantasia lizunenak agerian

Ospetsu asko beren bizitza pribatua isilean mantentzen saiatzen diren arren, beste askok ez dute arazorik sexu kontuez hitz egiteko xehetasun osoz. Amets eta fobiak azalduz, beren alderdirik ezkutukoenak argitara ematen dituzte.

Agerikoa dirudi ospetsuei sexuaz hitz egitea gustatzen zaiela. Horietako izar batzuk oheko gaien inguruan esandakoen bilduma egin dugu.

Kate Perryk, esaterako, bikotekidearekin disfrutatzeko garaian “oso kartsua” dela ziurtatu du. Rihannak, bestalde, kate eta zigorrekin jolastea du ezkutuko plazera. Mediku jolasak dira Christina Aguileraren fantasia gustukoenak.

Jostailuak asko gustatzen zaizkio Eva Longoriari ere, izan erez ohe jolasetan eskura gailu erotikoak edukitzen dituela adierazi du. Scarlett Johanssonek, beti hain xume eta zuhurra denak, bere autoko atzeko eserlekuetan larrua jotzea izugarri gogoko du. Megan Fox ederrak ere badu zer esan; ohean “hormona askoko” emakumea dela baieztatu du.

Hala ere, ez dira denak emakumeak sexu kontuez hitz egiten dutenak. Adibidez, Robert Pattinsonek esan du txortan egin ondoren jatea plazerik handienetakoa dela beretzat.

Nork esan du ospetsuak lotsatiak direla?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *