Lily Allen ama da dagoeneko

Bikoteak baieztatu ez duen arren, Twitter bidezko zorion mezuek salatu dute. Joan den ostiralean izan zuten alaba Lily Allenek eta Sam Cooper senarrak.

Ez abeslariaren ordezkariak ez protagonistek ez dute adierazpenik egin nahi izan. Hala ere, Daily Mail egunkariari, bikotearen lagun batek  esan dionez “dena ondo joan da”.

Baten batek sinetsi nahi izan ez duen arren, zorion tuit-ek argi uzi dute:  Lily eta Sam gurasoak dira jada.

Britainia Handiko hedabide batzuen arabera, uda honetan ezkondu ostean, bikoteak alaba izan du jada: “Mini Cooper”, esaten diote.

Allenen ametsa egi bihurtu du txikiak. Aurretik, baina, bi aborto izan zituen: 2008an izan zuen lehena, Ed Simonsen bikotekide zenean, eta iaz izan zuen bigarrena aurreko urtean gaur egungo bikotekidearekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *