Demi Moore, bisexuala eta promiskuoa

demi moore

Ashton Kutcher eta Demi Mooren dibortzioaren berri jakin ostean, trapu zikin eta gai pribatuen ordua da. Mundu osoko prentsak informazio andana argitaratu du bikotearen bizitza pribatuaren inguruan. Beste gauza askoren artean, Demi Moore bisexuala dela eta bikoteak emakume gehiagorekin hirukoteak eta orgiak egiten zituela kaleratu dute.

Bikotearen dibortzioaren ikerketa esklusiban argitaratu duen aldizkariaren arabera, “Demiri emakumeak gizonak baino gehiago gustatzen zaizkio eta Ashtonengandik beti ez zuen lortzen behar zuen guztia”. Hori dela eta, senar-emazteek harreman irekia zeukaten, “Hollywood guztiak ezagutzen zuen baina sekretuan mantentzen zuten jendarteari begira”. Gauzak zeharo aldatu omen ziren, ordea, Ashtonen amodio aferak ezagun egin zirenean.

Aldizkari berak Ashtonen “laguntxoetako” batekin elkarrizketa publikatu du. Brittney Jones izeneko maitaleak, bikote ohiak harreman ireki eta liberala zuela baieztatu du. Hortaz gain, “Two men an a half” telesail ezaguneko Charlie Sheen aktorearekin izan zuen amodio afera ere kontatu du.

Esaten duenez, maitalea ezagutzean Demi ere bertan zegoen. “Ashtonek etengabe irribarre egiten zidan eta Demik ez zidan kasu zipitzik egiten”, adierazi du Britneyk. Maitalea, gainera, bikotearen etxean bertan bisitatzen zuen. “Gure arteko kimika oso indartsua zen”, gaineratu du. “Demi eta berak maitaleak partekatzeko akordioa zutela esan zidan eta gaizki sentitzen zen ni emaztearekin ez partekatzearren”.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *