Chris Martin: “Rihanna nahiko itsusia eta marmartia da”

Ederra bota du honakoan Coldplayko abeslariak. Ez dakigu Q Sarien banatu osteko festan  nasaiegi ibili zen edo Jose Luis Kortak baino mihi zorrotzagoa duen, baina taldearen azken diskoan kolaborazio bat egin ondoren, Rihannaren inguruan bereak eta bi esan ditu Chris Martinek. “Rihanna nahiko itsusia eta marmartia da, baina gainditu dugu”, adierazi du ingelesak.

Nola gainditzen da, bada, balizko itsustasun hori? Makillaje gehiago jartzen diozu? Begiak ixten al dituzu grabatzean? Zaku bat “janzten” ote diozu buruan? Chris, esandako astakeriaz ohartu eta konpontzen saiatu da gero. Batzuetan berandu izaten da konpontzen saiatzeko, ordea. “Munduko abeslaririk onena da eta munduko abeslaririk onena nahi genuen gure diskorako”, azaldu du.

Hobe genuke guztiok ezer esan aurretik hitzak neurtuko bagenitu, ezta?. Coldplayk eta Rihannak “Princess of China” kanta batera grabatu zuten Mylo Xyloto disko berrirako. Ez dakigu esandakoak esan ondoren karibetarrak errepikatzeko gogo askorik izango ote duen. Edo agian apain-apain aurkeztuko den hurrengo grabaziorako, auskalo zein itxurarekin agertu zen aurrekoan eta.

1 thought on “Chris Martin: “Rihanna nahiko itsusia eta marmartia da”

  1. Borja

    Eta hau egia da? Duela oso gutxi elkarrizketa batean Martinek esan zuen Rihannak, Chris bera baino askoz hobeto abesten zuela. Arraro samar egiten zait hau egia izatea…

    Reply

Leave a Reply to Borja Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *