Famatuak hegazkinean

Pertsonaia ospetsuek etengabe bidaiatu behar izaten dute, eta askotan, hegazkinetan eskandalu handiak eragiten dituzte. Skyscanerrek (bidaien bilatzaile webgune nagusiak) hegazkinetatik bota dituzten famatuen zerrenda bat egin du, eta hemen ikus ditzakezu horietako batzuk:

1. Gerard Depardieu: Duela aste batzuk aktore frantziarra albiste izan zen. Izan ere, aktore frantziarrak edan egin zuen hegazkina hartu baino lehen, eta komunera joateko baimena eskatu zuen. Komunak itxita zeuden, eta hegazkineko tripulazioak 15 minutu itxaron beharko zituela esan zion. Dirudienez, aktoreak ezin zuen gehiago eta bere eginbeharrak Air France hegazkineko pasilloan egin zituen.

2. Billie Joe Armstrong: Green Day talde estatubatuarreko kidea hegazkinekin bota zuten galtzak oso behean zeramatzalako. Dirudienez, aireratzea baino lehen, hegazkineko zerbitzariak galtzak igotzeko eskatu zion, eta hauxe erantzun zion artistak: “Ez al duzu egiteko gauza hoberik?”. Ondoren, eztabaida bat izan zuten eta abeslaria hegazkinetik bota zuten.

3. Melendi: Iberiako hegaldi batean, abeslaria eta bere lagun batzuk hegazkinean edaten ibili ziren eta “jarrera oldarkorra eta iraingarria” izan zuten. Edari gehiago eskatu zuten, eta hegazkineko zerbitzariak ezetz esan ondoren, taldearen jarrera askoz oldarkorragoa izan zen. Tripulazioak komandanteari honen berri ematean, honek Madrilera itzultzea erabaki zuen.

4. Naomi Campbell: 2008an modeloa haserretu egin zen eta hegazkineko tripulazioa iraindu zuen. Honen aurrean, poliziak modeloa kanporatu egin zuen.

5. Ivana Trump: Hegazkin batean ume zaratasu batzuk zeuden, eta modeloa umeei garrasika hasi zen. Berarentzat kaltegarria izan zen hori, umeak kanporatu beharrean, bera bota baitzuten hegazkinetik.

6. David Hasselhoff: British Airwayseko hegazkin batera sartzen saiatu zen 2006an aktorea. Baina, oso mozkorra zegoen eta ez zioten sartzen utzi. Beraz, hurrengo hegaldia hartu behar izan zuen Los Angelesera joateko.

7. Dizzee Rascal: Heathrowtik Portugalerantz zihoan artista, eta arazo teknikoak zirela eta hegaldia atzeratu egin zen. Rascal haserretu egin zen, eta irain eta bertako langileak iraindu zituen. Poliziak kanporatu egin zuen eta ez zen Portugalen zuen kontzertura iritsi.

8. Justin Bieber: Abeslari gazteak ez zuen segurtasun uhala jantzi, eta “business” klasetik joan eta klase ekonomikoko jendearengana joan zen hitz egitera. Bere jarrera ez zela egokia erabaki zuten, eta horrela esan zioten: “ume baten jarrera eduki duzunez, tratu hori emango dizugu”.

9. Ian Brown: Parisetik Manchesterra zihoala, Stone Roses taldeko abeslari ohiak hegazkineko zerbitzari bati mehatxatu zion, eta eskua moztuko ziola esan zion. Ondoren, kabinako atea jotzen hasi zen. Gertakari horren ondorioz, Brown kartzelaratu egin zuten lau hilabetez.

10. Christian Slater: Lizentziarik gabeko pistola bat zuen eta hegazkinera sartzen saiatu zen. Atxilotu egin zuten, baina aktoreak zortea izan zuen. Izan ere, hiru egunetan gizarte-lan komunitarioak soilik egin behar izan zituen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *