Non daude Shakira eta Piqué?

Shakiraren eta Piqueren arteko harremanaren berri etengabe izan dugu azken hilabeteotan, baina azken hilabete honetan ez dakigu ezer bikote ospetsu honetaz. Agenda oso beteta dute ala bien arteko harremana hoztu egin da? Izan ere, oso bitxia da hainbeste agerraldiren ondoren, orain bikotearen arrastorik ez izatea.

Eurek publikatu zuten Twitterren euren erlazioa. Bikotearen lehenengo irudia iraultza bat izan zen, eta argazkiak izan zuen arrakasta ikusita, bikoteak ez zuen zalantzarik izan eta lotsarik gabe erakutsi zuten euren maitasuna.

Ordutik aurrera bikotearen milaka argazki eta bideoak ikusi ditugu, eta Shakira Barçaren jarraitzaile sutsua bilakatu da maitasunagatik… Erromantizismo ugari ikusi dugu orain arte, eta jendea nekatu ere egin da. Izan ere, jendearen iritziz, bikote gogaikarriena osatzen dute.

Gehiegizko informazioa izan dugu, eta orain non dago bikotea? Duela hilabete ez ditugu inon ikusi, eta hainbeste argazkiren eta bideoren ostean, oso bitxia da… Publikoaren iritzia kontutan izan dute, edo dagoeneko ez dago pasiorik?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *