Beyonceren umea neska izango al da?

Beyonceren umea neska izango da, horrela adierazi du behintzat MediaTakeOut.com webguneak. Izan ere, iturri honen arabera, Jay Z-ren arrebak, Anniek, Christian Loubotini neurrira egindako arrosa koloreko bota txiki batzuk eskatu dizkio.

Abeslariak bere haurdunaldiaren berri eman zuenetik, mundu guztiak jakin nahi du zein izango den umearen sexua, eta sekretuan mantendu nahi izan duen arren, laster iritsi dira umearen sexuaren berriak. Eta, dirudienez, neskato txiki bat izango du kantariak.

2010 urtean, abeslariaren eta senarraren artean, 88 milioi dolar lortu zituzten, eta horrelako diru kantitatearekin, neurrira egindako bota batzuen kostua huskeria bat da bikotearentzat. Iturri berdinaren arabera, sei hilabete itxaron beharko ditu bikoteak haurraren botak ikusteko.

Gainera, abeslariak egunero masajeak jasotzen ditu eta ildaskak saihesteko lozio garestiak erosten ditu. Haurdunaldia hasi besterik ez du egin, eta dagoeneko diru asko ari da gastatzen artista.

Momentuz, bikoteak ez du adierazpenik egin, baina dirudienez, neska bat izango da Beyonceren umea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *