Justin Bieberrek 25 urterekin aita izan nahi du

Kanadako abeslariak datozen 10 urteetarako bere desioak zeintzuk diren adierazi du duela egun batzuk. Bere helburuetako bat 25 urterekin aita izatea da, eta horretaz gain, adin horrekin ezkonduta ere egon nahi du.

17 urte besterik ez ditu Bieberrek, eta dagoeneko heldua denean izango duen bizitzan pentsatzen du. Nazioarteko fama oso goiz lortu du, eta hori bezala, azkar izan nahi du nagusien bizimodua. Hauek izan dira bere hitzak: “25 edo 26 urterekin ezkonduta ikusten dut nire burua edo familia izateko bidean”.

Bere bikotekidea, Selena Gomez, bikaina dela esan du, baina oraindik ez dagoela bere bizitza finkatzeko prest esan du: “Hori bai, oraindik ez nago ezkontzeko prest”.

Justin Bieberren asmoen berri jakin ostean, ziur aski hautagaiak ez zaizkio faltako…

1 thought on “Justin Bieberrek 25 urterekin aita izan nahi du

Leave a Reply to Marta Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *