Jennifer Anistonek aurten ezkondu nahi du

Orain dela gutxi arte, Jennifer Aniston ‘urrezko ezkongaia’ izan da, baina orain presaka dabilela dirudi. Nahi duen gizonezkoa aurkitu du eta azeleragailua zapaldu du. “Friends” telesaileko protagonistak jada argi dauka nola ospatu nahi duen bere ezkontza, baita garrantzitsuena,  noiz ezkondu nahi duen, ere.

Edo Aniston erabat maiteminduta dago edo ezkontzeko beranduegi egingo zaiola pentsatzen dabil.  Nork daki, agian ez dute arrazoi hauek bultzatu 2012 urtea baino lehen ezkontzera.

Beharbada, Brad Pitt eta Angelina Jolie baino lehen ezkondu nahi du. Dena dela, gauzak oso argi ditu: Mexikoko hondartza batean ezkondu nahi du, inguruan gertukoenak soilik dituela.

Duela egun batzuk hasi ziren Anistonen eta Justin Therouxen arteko ezkontzaren zurrumurruak, baina, orain, Star aldizkariaren arabera, zertan itxaron ez dagoela sentitzen du aktoreak. Aldizkariak hau gaineratu du:  “Inoiz ez da hain gustura egon eta inoiz ez du beste gizonezko batekin Justinekin duen kidetasuna izan”.

Dirudienez, Anistonek Cabo San Lucasen, Mexikon, ospatu nahi du ezkontza, hurbileko gonbidatuekin: Courteney Cox, Chelsea Handler, Sheryl Crowe eta Tobey eta Jennifer Maguire, besteak beste.

Soineko zuri tradizionala barik  “hezur koloreko soineko motz bat” edo “pastel koloreko bat” janztea ere aztertzen ari da. Jennifer azkarregi joaten ari da edo hori da merezi duena, behingoz zoriontsu izatea?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *