Marc Anthonyk zerbitzari batekin ‘affaire’ bat izan zuen

Marc Anthonyk eta Jennifer Lopezek aurreko ostiralean eman zuten euren banaketa adiskidetsuaren berri elkarrekin aurkeztu zuten jakinarazpen batean, eta pribatutasuna errespetatzeko eskatu zuten. Aurreko astelehenean, Lopez abeslaria William Levy aktore kubatarrarekin zebilela zabaldu zuten komunikabideek. Oraingoan, berriz, Anthonyren txanda da: US Weekly aldizkariaren arabera, artistak hegazkineko zerbitzari batekin amodio-historio bat eduki zuen. Aldizkari ezagunaren esanetan, Puerto Ricoko musikariak zerbitzaria 2009an ezagutu zuen hegaldi pribatu batean.

Dirudienez, Lopez harreman honetaz ohartu zen, eta bere senarrarekin zuen erlazioa moztea erabaki zuen. Hala ere, bikote ohiaren hurbileko iturrien arabera, banaketa ez zen orduan gertatu. Anthonyk abeslariari ez uzteko erregutu zion eta senar-emazteen arteko terapia batera jo zuen bikoteak.

Orduz geroztik, senar-emazteen artean arazoak pilatzen hasi ziren, eta arazo horiek guztiak gertatu berri den banaketaren eragile izan dira. Argitalpen iparamerikarraren arabera, Anthony jeloskor zegoen bere emaztearen arrakasta zela eta, eta beste gizon batengatik utziko zuelaren beldur zen. Arrazoi honegatik bere emaztearen aldagelak kontrolatzen saiatzen zen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *