Paulina Rubio atxilotu dute Miamin

Miamitik heldu zaigu albistea: Paulina Rubio atxilotu egin dute. Artistak auto istripua izan zuen eta, ondoren, poliziei aurre egin zien, TMZ webgunean jakinarazitakoaren arabera, kolpe bat izan zuen ibilgailuarekin eta polizia batek autotik ateratzeko eta espaloi gainean jartzeko eskatu zionean, Paulinak uko egin zion eta ofizialaren kontra gaztelaniaz gaizki-esaka hasi zen, polizia-iturriek jakinarazitakoaren arabera.

Jarrera horren ondorioz, agenteak jakinarazi zion atxilotuta zegoela eta autotik atera, bilurrak jarri eta polizia-autoan sartu zuen. orduan, kantari mexikarra laguntza eske oihuka hasi zen, berak ez zuela ezer egin esanez.

Gezurtero koadrila! Abusatzaileak“, oihukatu zien poliziei. Paulina Rubio, hala ere, ez zuten kartzelara eraman une horretan, semeari bularra ematera etxera joan behar zuela esan baitzuen. Dena den, AEBetako justiziaren aurrean agertu beharko du, desordena publiko eragiteagatik, justiziari oztopo egiteagatik eta autoritate-agente bati obeditzeari uko egiteagatik.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *