Britneyren hirugarren ezkontza bidean izan daiteke

Duela aste batzuk kontatu genizuen Britney Spears ezgaituta dagoela psikologikoki eta aitaren zaintzapean dagoela 2008tik. Hori dela eta, oraingoz ezingo zuela ezkondu zirudien. Baina hala ere, badirudi Poparen Printzesak hirugarrenez ezkontzeko erabakia hartu duela.

Itxura denez, Jason Trawick mutil-lagunak (artistaren ordezkaria da bera) Hollywoodeko erara ezkontzeko proposamena egin diola, etxeko beheko solairua larrosaz eta kandelaz beteta eta diamantezko eraztuna oparitu ziola.

Noiz izango den ez dute esango. Aitaren baimena beharko al du ezkontzeko? Badirudi baietz. Ez dakigu aitak zein iritzi duen artistaren azken mutil-lagunaz.

Gogora dezagun 30 urteko kantaria bi aldiz egon dela ezkonduta. 2004ko urtarrilaren 3an Jason Allen Alexander aspaldiko lagunarekin ezkondu zen Las Vegasen. 55 ordu geroago, bikoteak ezkontza ezeztatu zuen, itxura denez, gehiegi edan zutelako eta ezkondu zirenean ez zeudelako euren kordean. , berriz, Kevin Federlina dantzariarekin ezkondu zen. 2006ko azaroaren 6an dibortziatu ziren Jayden James bigarren semea jaio eta berehala. Aurret8ik beste mutiko bat izan zuten, Sean Preston.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *