Justin Bieber eta Selena Gomez… ezkontzear??

17 eta 18 urte baino ez dauzkate Justin Bieberrek eta Selena Gomezek baina badirudi, artista kanadarrak ezkontzeko eskaera egingo diola bere neska-lagunari. Eta noiz eskatuko dion ere argi omen dauka Bieberrek. Uztailaren 22an. Egun horretan 19 urte beteko ditu Selenak eta beretzat prestatzen ari den urtebetetzen festan egin nahi dio eskaera.

Sean Kingston raperoaren laguna da kantari kanadarra eta hark izandako istripu larriak bizitzaren balioari buruzko hausnarketa ekarri dio Bieberri.

Hori guztia adierazi du aldizkari ingeles batek. Egia den edo ez jakiteko, uztailaren 22ra arte itxaron beharko dugu. Ea zer gertatzen den Selena Gomezen urtebetetzean.

1 thought on “Justin Bieber eta Selena Gomez… ezkontzear??

  1. bikaina_da

    dagoeneko imajinatzen dut zer amaiera badu zerbitzatu 19 urte eta gertatuko litzateke

    Reply

Leave a Reply to bikaina_da Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *