Paris Hilton kuleroak jantzita iritsiko al da Bilbora?

Paris Hilton Bilbora dator bihar, ostirala. Bizkaiko hiriburuko Pacha dantzalekuan izango da afari pribatu batean. Eta EITBk hura elkarrizketatzeko aukera izango omen du!! Kale egiten ez badu, jakina… Kuleroak jantzita etorriko al da? Kontuan hartuta parrandatan barruko arroparik gabe ibiltzeko daukan zaletasuna, auskalo (begiratu, bestela, irudiari)!

Ez dirudi horrek asko lotsatzen duenik ile-horia. Baina baditu damuak. Izan ere, damututa dago duela hamar urte, 20 urte zeuzkanean, Rick Solomon mutil-lagun ohiarekin bideo sexuala grabatu izanaz. Izan ere, bideo hura argitaratu egin zuen Solomonek eta berehala zabaldu zen mundu osoan. Traizio handia egin ziotela sentitzen du bere ospeak “kalte larriak” izan zituelako.

“Nire bizitzan gertatu zaidan gauzarik umiliagarriena izan da; ni neskato bat baino ez nintzen eta maite nuen norbaitekin nengoen; orain, emagaldu ospea izatea jasatera kondenatuta nago eta noizbait nire seme-alabei azaldu beharko diet guztia” esan du Hilton hoteletako oinordekoak.

Tira, seguruenik, lehen esan dugun moduan kulerorik gabe eta mozkortuta ibiltzeak eta aireporturen batean hainbatetan atxilotzeak marihuana edo beste droga gogorrago batzuk edukitzeagatik atxilotzeak ez dio ospe hori uxatzen lagundu.

Agian horregatik, noizean behin lan egiteko itxurak egiten ditu. Bere kantari ibilbideari heldu omen dio berriz eta laster bigarren diskoa kaleratuko duela ere iragarri du Hilton andereñoak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *