Nondik ateratzen dituzte musikariek izen artistikoak?

Izen artistikoa aukeratzeak ez du erraza izan behar. Artista askoren benetako izenak aldrebes xamarrak izaten dira eta, arrakastaren bideari ekiteko, aldatzeko eta izen artistiko deigarriak hautatzeko erabakia hartzen dute. Baina nondik ateratzen dituzte izen horiek?

Adibide batzuk bildu ditugu. Zein iruditzen zaizu onena?

Lady Gaga: Stefani Joanne Angelina Germanotta. Rob Fusari ekoizleak jarri zion ezizena. Estudiora beti Queenen “Radio Gaga” abestia kantatzen sartzen omen zen eta behin ekoizleak “Radio” hitza kendu eta “Lady Gaga” esan zion. Handik aurrera, berriz ez Stefani deitzeko esan zuen.

Miley Cyrus: Destiny Hope. Irribarre asko egiten zuenez, “Miley” esaten zioten, “Smiley”tik hartuta. 2008an MIley benetako izentzat hartzeko prozesuari ekin zion.

Katy Perry: Katheryn Elizabeth Hudson. Katy Hudson izenarekin argitaratu zituen lehen lanak baina, Kate Hudson aktorearekin nahas zezaketelakoan, Perry abizena hautatu zuen.

Marilyn Manson: Brian Hugh Warner. Marilyn Monroeren eta Charles Manson kriminal estatubatuarraren izenen arteko nahasketa.

Alicia Keys: Alicia Augello-Cook. Izen artistikoa hautatzeko, hiztegira jo zuen eta “Wild” hitza egin zitzaion deigarri. Amari galdetu zion zer moduzko izena iruditzen zitzaion “Alicia Wild” eta esan zion nudista izena zirudiela. Azkenean “Keys” hitza hautatu zuen (ingelesez, giltzak edo teklak).

Leiva (Pereza): Miguel Conejo Torres. Txikitan zeukan futbol entrenatzaileak jarri zion Atletico de Madrid taldeko jokalari izandako Leivinharen omenez.

Coti: Roberto Fidel Ernesto Sorokin Esparza. Bere arrebak jarri zion ezizena eta bere senideek betidanik deitu izan diote horrela.

Moby: Richard Melville Hall. Bere aitona, Herman Mellville, Moby Dick eleberriaren egilea zen.

Elton John: Reginald Kenneth Dwight. Gaztetan ezagutu zuen Long John Baldry kantarian eta Elton Dean saxofoi-jotzailean oinarritu zen izena aukeratzeko.

Macaco: Daniel Carbonell. Bere arrebak esaten zion tximu bat, makako bat, bezalakoa zela, geldirik egoten ez zekielako.

Axl Rose: William Bruce Bailey. Axl gaztetan zeukan garaje-talde baten izena zen eta Rose, berriz, bere aita biologikoaren izena.

Sting: Gordon Matthew Thomas Sumner. Eztena esan nahi du. Behin marra beltz-horidun elastiko bat jantzita abestu zuelako jarri zion kide batek ezizena.

Alaska: Olvido Gara Jova. Lou Reeden ”Caroline says” abestitik hartu zuen izena.

Slash: Saul Hudson. Slash hitzak labankada esan nahi du. Gitarrista handiak hitza gustuko omen zuen.

Eminem: Marshall Bruce Mathers. Lehen izenaren eta abizenaren elkarketa ingelesez irakurrita, M&M, atera zuen rapero zuri ezagunak izen artistikoa.

Bunbury: Enrique Ortiz de Landazuri Izardui. Oscar Wilden The Importance Of Being Earnets liburutik atera zuen izena.

Chenoa: Maria Laura Corradini Falomir. Sioux hizkuntzan “uso zuria” esan nahi du eta amak jarri zion ezizena, lagun baten omenez.

50 Cent: Curtis James Jackson III. New Yorkeko Queens auzoko South Jamaika eremuan auzo gatazkatsuan hazi zen eta bertan biziak balio hori omen zeukan, 50 zentimo.

Ringo Starr: Richard Henry Parkin Starkey Jr. Beti eraztunak erabiltzen dituelako jarri zioten ezizena.

Alejandro Sanz: Alejandro Sanchez Pizarro. Arrazoi komertzialak direla medio, Sanchez Sanzen truke aldatu zuen.

Mai Meneses: Maria Isabel González-Meneses García-Valdecasas. “Mai” Maria Isabel izenaren laburdura da eta Meneses, berriz, soinu aldetik egokien iruditzen zitzaion abizena.

Miguel Bose: Miguel Luchino Gonzalez Bose. Amari omenaldia egiteko huatatu zuen abizen hori.

Bob Dylan: Robert Allen Zimmerman. Dylan Thomas poetari omenaldia egiteko hautatu zuen abizen gisa “Dylan”

Bono (U2 taldeko kantaria): Paul David Hewson. Dublinen Bona Vox izeneko denda bat zegoen, gorrentzako aparailuak saltzen zituena. Ezizena The Lypton Village izeneko lehen taldeko kide izendako batek jarri zion oso ozen abesten zuelako, gorrek entzuteko moduan. Hasieran ez zuen oso gustuko ezizena, baina, ondoren, latinez “ahots ona” esan nahi zuela jakin zuenean, betiko hartzea erabaki zuen.

David Bowie: David Robert Jones. AEBetako historiako pertsonaia bati, Jim Bowie-ri, egin dio aipamena hautatutako izen artistikoarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *