Category Archives: Aplikazioak

Mugikorrak eta Sinde Wert legea

El-Mobile-World-Congress-2012Bartzelonara eta Madrilera begira egon gara aste guztian, albisteak bertan gertatu baitira.

Internet eta sare sozialei esker ikasleak Bartzelonako kaleetan egiten ari ziren manifestazio eta itxialdien berri jakin izan dugu, inolako manipulaziorik gabe honek ere zeresana eman duelako asteaz zehar, batez ere prentsa espainiarrean

Baina teknologiaren arloak ere protagonista izan dira Kataluniako hiriburuan.

Mobile World Congress-a amaitu berritan, hurrengo urtean ikusiko ditugun mugikor eta tabletak aurkeztu direlako bertan. Azken teknologia bai, batzuetan xelebre xamarra, besteetan erabilgarria, baina kasu guztietan ikusgarria.

Mugikortasunari eskainitako azoka beste urte batez ere arrakastatsua izan da.

Espainiako hiriburuan aldiz epaitegiei begira jarri behar. Sinde Wert legea martxan jarri delako aste honetan, eta dagoeneko lehen errudunak salatuak daudelako. Baina gai bitxia hauxe, salatuak euren burua salatu dutelako.

Hau da, eurak joan dira epaitegietara, Sinde Wert legea urratzen ari direla esanez.

Esandakoa hiriburuei begira egoteko astea izan dela hauxe.

Larunbatean @ Bilduan

facebookFacebook-eko segurtasun zuloaz arituko gara.
Sare sozialak egin dituen azken aldaketen inguruan sortutako kezka eta zalantzei erantzuna emango diegu Euskadi Irratian.
Facebook-eko segurtasuna izango duguhizpide aste honetako ‘@ Bildua’ saioan. Josu Barandallak emango ditu azalpen guztiak eta entzuleek bidalitako galderei erantzuna emango diegu. Iradoki.net-eko lagunei esker, ordea, beste gai batzuk jorratuko ditugu. Kioskoetan hainbeste ugaritu diren bildumak hartuko dituzte mintzagai Mikel Madinarekin.

Eta hori gutxi balitz, sareari errepasoa egingo diogu irratsaioan, musikarik arrakastatsuenaren laguntzarekin, eta agur bat ere izango dugu, Eneritz Iraolak agur esango baitio Euskadi Irratiko teknologia berrien txokoari.

@ Bildua: Milioi bat bisitari, eta milioi bat birus ezabatzeko moduak

blog2Eitb.com– atariak milioi bat bisitari baina gehiago izan zituen martxoan. Orain arte lortu den markarik onena da eta garbi geratu da egunetik egunera gero eta gehiago garela bertara gerturatzen garenak. Urte betean %30 igo da bisitarien kopurua. Beraz mila esker Eitb.com bisitatzen duzuenoi, eta zorionak bertan lanean dauden guztiei ere.

Baina hau ez da izan aste honetan landu dugun gai bakarra. Batua -Bizkaiera bihurtzaileari buruz ere aritu ginen Rodrigo Gartziarekin, Azkue fundazioko zuzendariarekin. Oraingoz bihurtzaileak bide bakarra egiten du, oraingoz ezin baitu bizkaiera batua bihurtu, baina elkarrizketan bertan Rodrigok adierazi duenez hori hurrengo pausua izango omen da.

Wii kontsolaren inguruan sarean dabiltzan zurrumurruak ere aipatu ditugu, Spotify-eko azken albisteak bezala.

Sarean aurkitu ditzakegun doako antibirusei buruz ere hitz egin dugu ‘@ Bildua’n. Josu Barandallak eman ditu azalpen guztiak.

Hau guztia entzun nahi baduzue, nahikoa duzue hemen behean aurkitzen den botoian klik egitea besterik ez duzue.

Larunbat goizean espero zaituztegu, goizeko 09:30etan Euskadi Irratiaren sintonian.

@ Bildua: Zer da firewall bat? eta antispyware bat?

segurtasunaGure ordenagailuetan segurtasuna bermatzeko lehengo pausua eman zen aditzera larunbateko ‘@Bildua’n. Horretarako programa ezberdinek zer egiten zuten azaldu zuten. Josu Barandalla adituak eman zuen jakitera software bakoitzaren zeregina. Zer ote da Antibirus bat? eta firewall bat? Eta spyware bat?
Web orrien informazioa biltzeko balio duen Google Analytics aplikaziaren berri ere eman zen larunbatean. Lan horretan Iradoki-ko Mikel Madina aritu zen.
Baina bi gai hauek ez ziren izan landu ziren gai bakarrak, Linux-ek 20 urte bete zituela ere jakitera eman baitzen. Euskadi Irratiko Maite dut Irratia lehiaketako irabazlearen lanaz gozatzeko aukera ere izan zen ‘@ Bilduan’. Gogoratu lan hori entzungai duzuela Eitb.com atarian.
Eta hemen behean entzun dezakezuena post honetan aipatu den programa duzue!!!!!