Category Archives: Albisteak

Samsung Galaxy S3a Bilbon inon baino lehenago

Samsung-Galaxy-s3Ekainaren 1ean jarriko da Europan salgai Samsung etxearen telefono berria, baina ez ordea Bilbon.

Nahi izatera, maiatzaren 29tik aurrera erosi ahal izango delako Bizkaiko hiriburuan. Movistar etxearen eskutik izango da hau.  Hori bai, telefono hauek ez dira libreak izango eta telefono konpainiari lotuta edukiko zaituzte. Hilabeteka ordaintzeko sistema berriaz salduko dute mugikorra (konpainiaren estrategia berria da hau).

Datuak

4 nukleoko prozesagailua du telefonoak eta 4G LTE konexioa. 4,8 hatz beteko HD Super AMOLED pantaila  eta kamerak 8MP-ko bereizmeneko argazkiak ekainiko ditu. Ez da ahaztu behar gainera Android sistema eragilearen bertsio berriena erabiliko duela, Ice Cream Sandwich-a.

Pinterest, euskaraz!

Pinterest sare soziala erabiltzeko tutoriala euskaratu du Azkue Fundazioak. Irudiak gordetzeko eta partekatzeko leku bat da Pinterest, ez norberaren irudiak bakarrik, sarean aurkitzen diren guztiak gorde daitezke. Erreminta hau erabiltzeko gida euskaratu du Azkue Fundazioak:

Sprectrum-ak 30 urte bete ditu

800px-ZXSpectrum48k

Zuetako askok nostalgiaz gogoratuko duzue 8 bitetako mikro ordenagailu hau. Gure etxeetako telebistara konektatzen zena, eta programak eta jokoak kargatzen denbora luzez egoten zena. Baina garai haietan denbora ez zen garrantzitsuena: aparailu hura edukitzea baitzen momentu hartan garrantzitsuena.

10 urte luzez aparailuaren bertsio ezberdinak kaleratu ziren, eta kasetea ere erabiltzen zuten haietako batzuk. Haiek garaiak…

Baina beno, garai zaharrak gogoratzen hasi garen honetan, onena post honetan duzuen bideoa ikustea da (baten bati seguru malkoren bat edo beste aterako zaiola, ziur gainera).

Faltan botatzen duzuela? Ez arduratu!

Gaur egun interneten leku askotan saltzen dute Sprectrum-a, eta 2012ko teknologiarekin bateragarria da gainera. Interneten badira talde batzuk kaseteak alde batera utzi eta edonon topatu ditzakegun disko gogorrak  mikro ordenagailuetara konektatzen dituztenak. Horrela itxaron denborak ezabatu, eta Sprectrumaz gozatzeko esperientzia zabaltzen dutenak.

Ba esandakoak, nostalgikoak malkoak lehortzera, eta besteok, ezagutzen ditugun kontsolen birraitona ezagutzera!

IRUDIA | Wikimedia

F handiak Instagram jan du

facebook-instagram-fotos-default

Instagrametaz hitz egitea aplikazio arrakastastu batetaz hitz egitea da. 20 millioi erabiltzailetik gora dituen sare soziala da, argazkiei filtro bereziak ezarri eta ikusgarri uzteko balio duena.

Ez da azhatu behar, duela gutxi arte IOS erabiltzen zuten aparailuetarako bakarrik zegoela eskuragai (Gaur egun Android-erako ere eskuragai dago), eta hau horrela izanda txalotzeko modukoa da aplikazio txiki honek lortutako marka.

Hori bai, albistea aste honetan iritsi zaigu: Facebook-ek Intsagram erosi duela eman da jakitera. 1000 milioi dolarren prezioan. Baina denak ez dira gustura agertuko honekin. Instagrameko erabiltzaile sutsuak, Hipsterrak, aplikazioa uzteko deia luzatu dute sarean.

Haien ustez Facebookek erosi izanak ez dio onurarik ekarriko aplikazioari. Hare gutxiago, aditzera eman dutenez Instagramek etorkizun laburra du. Eta hau horrela izanik, eta beraien jarduera bermatzeko, beste antzeko aplikazioak erabiltzea gomendatzen dute.

Hurrengo post batean, beste aplikazio horiez hitz egingo diezuegu, zuek ere nahi izan ezkero Instagram alde batera uzteko.

Irudia | Zonadigital

Marrazoaren azken hozkada? Grooveshark auzia

4926d_grooveshark-download

Musika entzun eta gozatzea. Eta dohainik bada askoz hobe. Hori da mundu guztiak buruan duena, baina badakigu hau ez dela denbora luzerako izango. Ez behintzat gaur gaurkoz ezagutzen ditugun zerbitzuetan.

Duela hilabete batzuk Spotify-ek bere politika aldaketak, erabiltzaileak zerbitzua ordaintzera behartu zintuen. Baina ez zen lehena izan, aurretik Last.fm-ek ere bera egin baitzuen. Hala eta guztiz ere orain Groovesharken txanda da.

Alemania eta Danimarkan izandako arazoengatik, eta diskoetxeek sartutako presioaren ondoren, eskaintzen duten zerbitzua aldatuko dute. Aldatu baina gehiago ordaintzera behartuko dute jendea, bai behintzat musika entzuten jarraitu nahi badute. Hilean 4$-eko kuota , hori da zerbitzuak izango duen kostua.

Tarifa hau ezarrita, Grooveshark-ek, diskoetxeek ordaintzera behartzen dute canonak ordaindu nahi ditu. Oraingoz ordaintzeko sistema hau Finlandia, Irlanda eta Errusian jarriko dute, baina ziurrenik gainontzeko herrialdeetara ere zabalduko dute. Kontua da, zenbat iraungo du Grooveshark-ek ordainketa sistema honekin? Edo beste zerbitzu bat topatuko dute erabiltzaileek?

Garbi dagoena da, politika aldaketa honekin erabiltzaileak galduko dituela musika atariak, eta gaur egun dituen 30 milioi horietako askok alde egingo dutela. Nora joango ote dira erabiltzaileak? Hori da mundu guztiak jakin nahi duena…

Gizakia Vs Makina

Gaur egungo web-ari 2.0 deitzen diogu, pertsonen internet. Hau da, eta pixkat filosofatu eta gero, pertsona da informazio guztiaren zentroa. Pertsonak, pertsonarentzat gauzak sortu ,elkar banatuz eta zabaldu egiten ditugu

Giza Robota

Eta hau horrela izanda, pentsa liteke gizakia dela sareko erregea…. Ba usteak erdi ustel. Azken analisien arabera, sareko trafikoaren %51 ez baitu gizakiak sortzen, makinek baizik. Sarea arakatzen duten robotak sortzen omen dute trafiko guzti hori.
Ez da zaila hau imajinatzea; Pentsa robot batek zenbat orri bisitatu ditzakeen, eta zein abiadetan. Gu baino azkarragoak dira, bai nabigatzen eta baita informazioa pilatzen ere. Baina gizakiok gure alde onak ere baditugu; Gaur gaurkoz makinek baina hobeto identifikatzen baitugu kalitatea, bai testu, argazki eta gainontzekoetan. Eta beste ikuspegi bat: Nork programatzen ditu robotak?
Web trafikoaBeti bezala informazioa edukitzearen eta inteligentziaren hausnarketan sartuko ginateke… Gehiegi akaso astelehen baterako. Baina datua hortxe geratzen da, datuaren interpretazioa norberaren esku.

Argazkia: Incapsula, Fondostv

Megauploaden bezeroak

megauploadIa 2 hilabete pasa dira Estatu Batuetako segurtasun agentziak Megaupload zerbitzua itxi zuenetik.  2 hilabete bertan genituen edukiak bahitu zituztenetik.

Enpresako burua kartzelan ere eduki zuten, baina dagoeneko kalean da. Ez diote internetera konektatzen uzten, ezta ordenagailurik edukitzen ere. Baina hitz egitea ez diote galarazi eta horixe egin du Kim Dotcom-ek, eta aditzera eman duenez, Estatu Batuetako funtzionarioak izan omen  ziren bere zerbitzuaren erabiltzaile nagusiak.

Ez dakigu zergatik egin dituen adierazpen hauek, agian egia direlako edo bere defentsarako argudio bila dabileako. Baina gauzak berak esan bezala badira, garbi geratu da, FBI agentzia eta Estatu Batueak joko bikoitz batean sarturik daudela, eta interesen arabera mugitzen direla.

Denborak esango du Dotcom-en hitza egia diren aha ez, baina bitartean susmo horrekin geratu beharko dugu.

Iturria: Torrentfreak