Nintendo 3DS laster sakon aztertuko dugu Teknoflashen


Bilbon izango dugu parada Nintendoren zorioneko 3DS sakeleko kontsola maneiatzeko eta berari buruko solasa lasai egiteko firmaren arduradunekin. Madrilen izan ginen bere garaian prototipoa aztertzen, artean merkaturatu gabe zegoenean, iazko udan. Bideo honek YouTuben dexenteko jakinmina erakarri du. Erantzunetan bada Latinamerikatik leporatzen digunik ez dugula sekula pantaila piztuta erakusten, Nintendokoek ezarritako debekua zen hori ordea. 3D.a ez du oso ongi jasotzen bideokamerak… ez giza-begiak bezain ongi, eta FBIko itxura zuten bizpahiru tipo iparramerikar beste lanik gabe horren peskizan izan genituen, gain-gainean, “you can’t do that, don`t record the display” bale-bale, eman pakea!! 😉 Halere gailua estrainekoz eskuartean izan genuen, 3Dko argazkiak ateratzeko bi objetibodun kamera txertatua ta guzti.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *