Wikileaks Cablegate: Goliath "marroiak" estali ezinik… David arriskuan

info

WL_Hour_Glass_Bottom
Afganistan, Iraq… eta orain Diplomazia. Hurrengoan BankuakEkonomia.. urrunegi akaso Wikileaks.eko arduradunak onik ateratzeko.  Filtrazio masiboak AEBetako Estatu Departamendu ahalguztidunaren tripak bistan jartzen ari diren honetan (inperioa biluzik, dio Chavezek) interesgarria da Goliath (USA) eta David (Julian Assange)ren arteko borroka guztiz desorekatua noraino irits daitekeen aztertzea. Sekretu lotsagarriak dituenak edo hedatzen dituenak kezkatu behar ote duen… hori alde batera utzita, Goliath.en kezka nagusia seguruenik David berrien etorrera izango da. Hortxe dago “Mirror” edo ispiluen figura sarean, zentsura zailtzeko informazio iturriak biderkatzen. Komunikazio eta informazioaren profesionalentzat ere astindu ederra.

Ecuadorreko Gobernuak Assange bera gonbidatu du Latinamerikari egindako espioitza azaldu dezan. Baina orohar Gobernuek diotena da segurtasun neurriak areagotuko dituztela SIPRNET iparramerikarrarekin jazo dena berriro ez gertatzeko. Hor sartzen dira jokoan Enkriptazioak ECHELON, norberaren datuak babesteko Pribazitate programak PGP kasu… Paradoxa latza  dirudi, Orwell.en “Anaia Handia” atzekoz aurrera: Zer gertatuko litzateke Erakunde boteretsuenetatik kanporantza begira dauden kamerak edo seguritate eskanerrak barrura begira jarri ezkero? Wikileaks. .. Hori bai “trend” deserosoa, GOOGLE bilatzailean 243.000.000dik gora emaitza sortzen dituena. Sarearen neutraltasunari gaurkotasun are biziagoa ematen dio honek guztiak.

Julian Assange bera Mata-Hari espioiarekin konparatzen duenik bada, baina gehiago dirudi Informazioaren Robin Hood… gehiegi gordetzen duenari kendu, ez daukanari emateko. Baina nola bukatuko da istorioa, David nagusituko al da… TIME aldizkariak Assange urteko pertsonalitate izendatuko al du? Bakearen Nobel Saria lortuko ote du?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *