Ezberdin egiten gaituena

Tximinoa_962x390

Guk baino ez. Planeta osoan gizakiok baino ez dugu ezaugarri hori. Zenbait unetan hilotzak ikusteko nahia sentitzen dugu gizakiok. Hori ondo baino hobeto dakite hedabideetan lan egiten dutenek. Ez dakigu zergatik. Morboa izendatzen dugu joera hori.

“Oso gutxi ikertu izan den fenomenoa da eta azalpen ebolutibo bakarra topatu da orain arte”, dio Manuel Martin-Loeches psikobiologoak. Azalpen horren arabera, aurrehistoriako lehen gizakiak ehizan ibiltzen ari ziren unean kokatu behar da morboaren abantaila.

Hilotzak ikustean gutxiago hunkitzen zirenek abantaila ebolutiboa eskuratu zuten. Bizirautea lortu zuten, eta haien ondare genetikoa seme-alabei pasatu zieten. Guregana heldu arte.

Martin-Loechesen aburuz, azalpen hutsala da hori, baina momentuz beste argudiorik ez da planteatu morboa zergatik sentitzen dugun azaltzeko.

Hori ez da, noski, gizakia gainontzeko animaliengandik bereizten gaituen bakarra. Lengoaia osatua, kultura edota harreman sozial konplexuak dira gizakiok ditugun ezaugarririk bistakoenak, baina horietaz ere badira beste hainbat hain agerikoak ez direnak.

Adibidez, sexu-harremanak (normalean) gainontzeko pertsonengandik aparte mantentzea gustoko dugu gizakiok. Eta deskuidoren batean zeregin horretan harrapatzen bagaituzte, aurpegia gorrituko zaigu seguruenera. Horretan ere bakarrak gara planetan.

::: Irudia: “Schimpanse Zoo Leipzig” by Thomas Lersch – Own work. Licensed under Creative Commons Attribution 2.5 via Wikimedia Commons –

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online