Euskal erromanikoaren erradiografia

San Vicentejo. Irudia: Juanma Gallego

San Vicentejo. Irudia: Juanma Gallego

Hiru urtez 23 laguneko lantaldeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txoko eta landa guztiak arakatu ditu harrietan idatzitako testigantza zaharren bila. Lan horren fruitua da berriki argiratu den Euskadiko Erromanikoaren Entziklopedia, Santa Maria la Real Fundazioak bultzatzen duen Erromanikoaren Entziklopedia proiektuaren baitan.

292 testigantza jasotzen dira orotara, ia 1.800 orrialdetan, 183 planu eta mila bat argazkirekin batera. Erromaniko gehiena Arabakoa da, lurralde horri 227 sarrera dagokie eta. Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeek, aldiz, ondare erromaniko gutxiago daukate, hurrenez hurren 33 eta 32 testigantza jasotzen baitira.

Gasteizen aurkeztu dute, Gasteizko Santa Maria Fundazioarekin elkarlanean. Jose Javier Lopez de Ocariz historialari arabarra izan da Euskadiko Erromanikoaren entziklopediaren zientzia koordinatzailea, eta bera izan da ere Villasuso jauregiean bildutako jendetzari euskal erromanikoaren zenbait adibide erakusteko arduraduna.

Entziklopediaren aurkezpena. Irudia: Juanma Gallego

Entziklopediaren aurkezpena. Irudia: Juanma Gallego

Erromanikoa bereziki XII eta XIII. mendeetan Europa osoan zehar zabaldu izan zen estilo artistikoa da, eta horren oroimen asko gordetzen dute oraindik ere eliza eta baseliza askok. Gure artean Armentia eta Estibaliz dira, dudarik gabe, gehien ezagutzen direnak, baina Trebiñuko San Vicentejo edo Markinezeko San Juan eliza bezalako eraikin zoragarriek bisitaldia merezi duten benetako harrizko harribitxiak dira.

2 thoughts on “Euskal erromanikoaren erradiografia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online