Latina 2.0

Latina Elizaren hizkuntza izan da beti. Irudia: Juanma Gallego

Latina Elizaren hizkuntza izan da beti. Irudia: Juanma Gallego

“Conscientia mea iterum atque iterum coram Deo explorata ad cognitionem certam perveni vires meas ingravescente aetate non iam aptas esse ad munus Petrinum aeque administrandum”. Jende gutxik aurreikusiko zuen azken hilabeteotako albiste garrantzitsuenetakoa latinez ezagutaraziko zela. Baina, hala ere, hala izan da. Benedikto XVI.ak latinez uko egin dio San Pedroren aulkiari.

Erromatar Inperioa erori zenetik latina hizkuntza erromantze ezberdinetan banandu zen eta gero bakoitzak bere bide propioa hartu zuen. Baina Antzinateko beste hizkuntzekin gertatu ez bezala, erromatarrek erabilitako hizkuntza ez zen betirako galdu. Momentu horretan kulturaren hizkuntza bihurtu zen, eta ondoren zientziaren hizkuntza ere. Baina latina era batean edo bestean bizirik mantendu duen erakunde handi bakarra Eliza Katolikoa izan da.

Denborarekin Elizan ere Horazioren hizkuntza zaharrak lekua galdu zuen pixkanaka. Ratzinger heldu zen arte. Aita Santu emerituak mundu osoan hizkuntza anitzetan otoitz egiten duen komunitatearen buruan latinaren presentzia berrindartu nahi izan du. Hizkuntza hori sustatzeko departamentu berria martxan jarri du Vatikanoan.

Sail berri honek dokumentu ofizialetan erabilitako latina zuzena dela ziurtatzeaz arduratzen da, eta baita XXI. mendean beharrezkoak diren termino berriak eratzeaz. Twitter bidezko predikazioa martxan jarri zuenean ere latina izan zen aukeratu zuen hizkuntzetako bat eta ospetsua bihurtu da latina gustuko dutenen artean Vatikanoan Twitter izendatzeko asmatutako hitza: breviloquentis. Baina zalantzarik gabe latinaren garrantzia nabarmentzeko bere ekimenik sonatuena, eta seguruenez, Historiara pasatuko dena, dimisioa ematea izan da. Eta nola eta latinez.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online